Eduki publikatzailea

Aterpetxeko zelaian jolasean.
SAMANIEGO LEHENENGO EGUNA
2026-09-21

Gaur izan da Espejoko aterpetxeko lehen eguna!

Eguna elkar ezagutzeko jolas eta dinamika batzuekin hasi dugu, hala nola "fanaren jolasa" eta beste batzuk. Goizean zehar, aterpetxean dagoen kupula geodesikoa bisitatu dugu, eta bertan landatzen diren landare ezberdinak ikusi ditugu.

Bazkaldu ondoren, eguraldi ona eta beroa aprobetxatu ditugu aterpetxearen ondoan dagoen bainu-gunean jolasteko, eta jarraitzeko xake jolasean aritu gara aterpeko zelaian.

Gauean, "sardinak latan" jolasean aritu gara, eguna zertxobait gehiago dibertituz amaitzeko.