SAMANIEGO BIGARREN EGUNA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

SAMANIEGO BIGARREN EGUNA
2026-09-22
Espejon bigarren egunari eman diogu hasiera!
Gaur goizean ibilaldi txiki bat egin dugu kilometro gutxira dagoen Tuesta herrira. Han pisten jolasean ibili gara herriko leku interesgarriak pixka bat ezagutzeko, eta aterpetxera bueltan, goiza amaitzeko, beste jolas eta dinamika batzuk egin ditugu.
Arratsaldean berriro ere bainu bat hartzeko aukera aprobetxatu dugu, eta ondoren gunean hainbat jarduera egin ditugu, hala nola "murala margotzea", dantza tailerra eta margo tailerra. Arratsaldea amaitzeko, dushak hartu eta gero, matrikulen jolasean ibili gara.
Gauean "kapitolioaren erasoa" jolasean aritu gara.









