Eduki publikatzailea

gaubela
BIGARREN EGUNA
2026-07-03

Gaur eguna taldeka antolatutako hainbat jarduerarekin hasi dugu. Goiz osoan zehar Bonba jolasa, Garrulolinpiadak eta bullying-aren aurkako hitzaldia txandakatuz egin ditugu. Hitzaldian, errespetuaren, enpatiaren eta taldekidetasunaren garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu.

Hainbeste jardueraren ondoren, bazkaldu aurretik igerilekura joan gara freskatzera. Bazkalostean eta aisialdi gidatuan denbora pixka bat igaro ondoren, arratsaldean txikiak eta nagusiak banandu gara kanpalekuan egingo ditugun ibilbideak prestatzeko. Batzuek txangoei buruzko azalpen guztiak jaso dituzten bitartean, besteok gure logeletako ateak apaintzeko tailer batean parte hartu dugu, eta oso polit geratu dira.

Arratsaldeari amaiera emateko, askaria jan eta berriro ere igerilekura joan gara. Bertan, gainera, primeran pasatu dugu zumbako saio batekin.

Dutxatu, afaldu eta Ilunabarreko Topaketa egin ondoren, non gazte talde bakoitza bere begiralearekin batzen den eguna komentatzeko, aisialdirako tarte bat izan dugu egunari amaiera emateko oso gaubela berezi batekin: San Vernardoko Piratak! Barre, dibertsio eta talde-lan handiko gaua izan da.

Egunetik egunera gero eta gehiago ezagutzen dugu elkar, eta kanpalekuko giroa gero eta hobea da!