Eduki publikatzailea

Kuxkuxero
Bigarren eguna: Barre eta jolas artean elkar ezagutzea
2026-07-17

Goiza musikarekin esnatu dugu, egunari energiaz ekiteko. Gosaldu ondoren, lehenengo jarduerei hasiera eman diegu.

Lehenik eta behin, baratzearen funtzioa eta haren garrantzia ezagutu ditugu. Ondoren, hainbat jolas egin ditugu: hiru lerroan erraldoia, buscaminas erraldoia eta, azkenik, Basajaunen Altxorrak izeneko jolas dibertigarria, talde-lanean aritzeko eta primeran pasatzeko aukera eman diguna.

Bazkaldu aurretik denbora librea izan dugu atseden hartzeko, lagunekin egoteko eta jolasteko.

Bazkarian entsaladak eta makarroiek arrakasta handia izan dute, eta askok gustura jan dituzte.

Arratsaldean, beroari aurre egiteko, igerilekura joan gara eta primeran pasa dugu uretan. Ondoren, datozen egunetako bi ekintza berezi aurkeztu dizkiegu parte-hartzaileei: Got Talent eta Bingo Musikala. Lehenengoan bakoitzak bere talentua erakusteko aukera izango du, eta bigarrenean musikaz gozatzen duten bitartean primeran pasatuko dute.