Eduki publikatzailea

Euskal Herria
Bigarren eguna: Marrazki eta jolas artean lagunak egitea
2026-07-24

Eguna abesti berriekin eta baten batek oraindik begietan lo apur batekin hasi dugu. Dena den, denok gogotsu eseri gara gosaltzera, egunari indarrez ekiteko.

Hortzak garbitu ondoren, goizeko jarduerei hasiera eman diegu. Lehenik eta behin, baratzeari buruz gehiago ikasi dugu, haren garrantziaz eta zaintzaz hainbat gauza berri ezagutuz. Ondoren, bazkaldu aurretik, denbora libre pixka bat izan dugu lagunekin jolasteko eta atseden hartzeko.

Arratsaldean, sormena izan da protagonista. Taldeka kartelak marrazten aritu gara eta elkar hobeto ezagutzeko hainbat jolas egin ditugu, giro apartan. Askaldu ondoren, beroari aurre egiteko, igerilekura joan gara eta primeran pasa dugu uretan.

Dutxatu eta afaldu ostean, egunari amaiera emateko Kodea jolasean parte hartu dugu. Bertan, irudimena, azkartasuna eta talde-lana erabili behar izan ditugu erronkak gainditzeko. Denek gogotsu parte hartu dute eta beste egun bikain bati amaiera ezin hobea eman diogu.