Eduki publikatzailea

Tercer día: Entre brujas y Euskera
Hirugarren eguna: Sorginak eta Euskara
2026-07-25

Eguna dantza pixka batekin hasi dugu, eta ondoren gosari goxo batez gozatu dugu egunari indarrez ekiteko.

Hortzak garbitu ondoren, Euskararen Eguneko jarduerei hasiera eman diegu. Goizean zehar aurpegiak margotu ditugu eta euskal dantza tradizionalak ikasi eta dantzatu ditugu. Goiza amaitzeko, basora joan gara jolastera eta Basajaun aurkitzen saiatuz abentura polit bat bizi izan dugu.

Bazkaldu aurretik denbora libre pixka bat izan dugu lagunekin egoteko eta atseden hartzeko.

Arratsaldean, harrapaketa-jolasak eta talde-lana lantzeko hainbat jarduera egin ditugu, besteak beste, Oiloa, Azeria eta Sugea jolasa. Eguraldiak ez digu lagundu, euria egiten hasi baita; horregatik, barrura sartu eta Ice Age filma ikusi dugu elkarrekin.

Dutxatu eta afaldu ondoren, Kuxkuxero izan da gaueko protagonista. Egunari amaiera emateko, Itsasargiaren jolasean aritu gara. Bertan, parte-hartzaileek ahalik eta ondoen ezkutatu behar izan dute, monitoreek aurkitu ez zitzaten.