Eduki publikatzailea

Basoa
Hirugarren eguna: Sasien eta sorginen artean
2026-07-18

Goiza zeru hodeitsuarekin hasi dugu, baina eguraldiak ez digu ilusiorik kendu. Gaurko protagonista Zugarramurdi izan da. Bertan, sorginekin elkartu gara eta haien botereei lotutako jolas dibertigarrietan parte hartu dugu. Gainera, Euskal dantzak ikasteko aukera ere izan dugu, gure kulturako dantza tradizionalez gozatzen eta haien pausoak praktikatzen.

Goiz osoa abenturaz beteta igaro ondoren, bazkaltzeko indarrak berreskuratu ditugu. Arratsaldean, beroari aurre egiteko, igerilekura joan gara eta uretan primeran pasa dugu. Gero, basora abiatu gara, naturaz gozatu eta elkarrekin jolasteko.

Egunari amaiera emateko, Zurrupalurra jolasean aritu gara. Irabazteko ez zen nahikoa korrika egitea; ondo ezkutatzen jakitea zen gakoa. Denek gogotsu parte hartu dute eta barre artean amaitu dugu beste egun zoragarri bat Barrian.