Eduki publikatzailea

Axpuru
Hirugarren eguna: Sasien eta hodeien artean
2026-07-18

Eguna zeru hodeitsuarekin hasi dugu, baina horrek ez digu naturaz gozatzeko gogorik kendu.

Gaur Anboto izan da gure eguneko protagonista. Horretarako, Axpururaino oinezko ibilaldia egin dugu, bide eta bidezidor ezberdinak ezagutuz eta inguruko paisaiaz gozatzen. Ibilaldian zehar elkarrekin une eder asko partekatu ditugu.

Goiza amaitu ondoren, bazkaldu eta indarrak berreskuratu ditugu arratsaldeko jarduerei ekiteko. Lehenik, paraxutarekin hainbat jolas egin ditugu, koordinazioa eta talde-lana lantzen. Ondoren, matrikulen jolasean aritu gara, azkartasuna eta behatzeko gaitasuna proban jarriz.

Askalostean, txokolatezko ogitarteko goxoaz gozatu ondoren, igerilekura joan gara freskatzera eta primeran pasa dugu uretan.

Egunari amaiera emateko, animalien jolasean parte hartu dugu. Bertan, animaliak imitatuz taldekideek asmatzea lortu behar zuten, eta barre ugari egin ditugu denon antzezpenekin.