HIRUGARREN EGUNA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur egunaren zati handi bat udaleku amaieran amaieran aurkeztuko ditugun emanaldiak prestatzen eman dugu. Goizean, parte-hartzaile bakoitzak antzerkia, dantza edo batukada aukeratu du, eta lehen entseguekin hasi gara.
Egun osoan zehar arte eszenikoei lotutako hainbat tailerretan ibili gara txandaka. Antzerkia, gorputz-adierazpena, ahots-teknika, dramatizazioa eta batukada landu ditugu, denek jarduera guztiak probatzeko aukera izan dezaten. Tailerren artean, beroari aurre egiteko, igerilekuan freskatzeko tartea ere hartu dugu.
Bazkaldu eta aisialdi gidatuaren ondoren, arratsaldean tailerrekin jarraitu dugu, txandak egiten, parte-hartzaile guztiek jarduera guztiak egin ahal izateko.
Egunari amaiera emateko, dutxatu eta afaldu ondoren, mugikorrak utzi ditugu, eta Ilunabarreko Topaketaren ostean "Cluedo" gaubelaz gozatu dugu. Parte-hartzaileek gertatutako misterioa argitu behar izan dute, begiraleok antzezten genituen pertsonaiek emandako pistak jarraituz. Barre, talde-lan eta dibertsioz betetako eguna izan da!
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu

