EGUN BERO BEZAIN DIBERTIGARRIA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Gaur goizean eguzkia gogor jo du hasieratik, eta gosaltzeko gogoz jaitsi gara jangelara. Goiza indarrez hasteko, talde batek piragua eta frontoiko jardueretan parte hartu du; beste erdiak, berriz, talo tailerrean ibili da, txokolatez eta gaztaz betetako talo goxo-goxoak prestatzen.
Arratsaldean eskulanekin aritu gara, tarotistaren kartak marraztuz. Bertan, bakoitzak bere beldurrak, ametsak, indarguneak eta sentimenduak islatu ditu. Egunari amaiera emateko, eta beroari aurre egiteko, bainu-eremuan freskatu gara, primerako egun bati amaiera bikaina emanez.
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu





