Eduki publikatzailea

Visita al domo geodésico
UNAMUNZAGA LEHENENGO EGUNA
2026-09-23

Hasi da egonaldia Espejon!

Gaur izan da lehenengo eguna aterpetxean. Iritsi bezain laster, gure burua aurkeztu dugu, begiraleak ezagutu ditugu eta izotza hausteko "Fan" eta "Pistolero" bezalako joko batzuk egin ditugu. Ondoren, esparruko kupula geodesikoa bisitatu dugu eta bertan lantzen diren fruituak eta barazkiak ezagutzeko pare bat jarduera egin ditugu. Goizari amaiera emateko, bazkalaurretik gela bakoitzean egokitu gara.

Arratsaldean errekan dagoen bainu-gunera joan gara, eta bainu bat hartzeko eta musikarekin freskatzeko aprobetxatu dugu. Bainatu eta gero, "Ninja" eta "Baietz eta ezetz jokoa" bezalako beste pare bat joko egin ditugu arratsaldea amaitzeko.

Gauean, eguna amaitzeko, "Sardinak latan" jokoan aritu gara.