Eduki publikatzailea

DORREKO BIDEAN
VERA CRUZ LEHENGO EGUNA
2026-09-28

Gaur Espejoko aterpetxean izan dugun lehen eguna izan da!

Iritsi bezain laster, aurkezpenak egin ditugu, begiraleak ezagutu ditugu eta elkar ezagutzen hasteko eta giroa aputzeko hainbat jolas egin ditugu, hala nola “Fan”, “Kantoiak eta kaleak”  eta “Pistolero”.

Ondoren, aterpetxean dagoen domo geodesikoa bisitatu dugu. Bertan, hazten diren hainbat fruta eta barazki ezagutu ditugu eta horiekin lotutako pare bat jarduera egin ditugu. Goiza amaitzeko, geletan instalatu gara bazkaldu aurretik.

Arratsaldean, euriak utzitako tartea aprobetxatuz, Varonako Dorrea bisitatzera joan gara. Bidean, naturaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dugu.

Gauean, eguna amaitzeko, “Musika-kutxa” jolasean aritu gara. Azken une hori elkarrekin disfrutatzen eta dibertitzen pasa dugu, atseden hartzera joan aurretik.

Lehen eguna jolasez, dibertsioz eta esperientzia berriz beteta egon da!