Visiting the edible forest :) - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Kaixo!
Gaur ere primeran pasatu dugun egun horietako bat izan da! 😄
Goizean gure alderik artistikoena atera dugu malabarismo eta akrobazia tailerrean. Oreka mantentzen saiatu gara, pilotak airera jaurti ditugu (eta ihes egin baino lehen harrapatzen ere bai!) eta benetako akrobatak bihurtzen saiatu gara. Barre pila bat egin dugu eta primeran pasatu dugu!
Bazkaldu ondoren gure proiektuarekin hasi gara. Pixkanaka-pixkanaka forma hartzen ari da, eta azken egunean nolakoa geratuko den ikusteko irrikitan gaude.
Arratsaldean baso jangarrira paseoan joan gara. Oso ibilaldi polita izan da, naturaz inguratuta. Basoa zoragarri dago, eta asko gozatu dugu inguruan genuen guztia behatzen. Basotik bueltan, gainera, bainu freskagarri bat hartu dugu ibaian.
Eta eguna amaitzear zegoela ematen zuenean... gauak oraindik sorpresa bat gordetzen zuen! Olinpiaden ondoren, dutxa eder bat hartu eta afaldu ostean indarrak berreskuratzeko, benetako detektibe bihurtu gara Cluedo bat argitzeko. Pistak bilatu ditugu, susmagarriak ikertu ditugu eta gure ikertzaile sena martxan jarri dugu. Primeran pasatu dugu!
Orain atseden hartzeko garaia da, indarrak berritzeko, ziur baikaude bihar abentura berri mordoa izango ditugula zain.
Irrikaz gaude biharra iristeko! 🌞
Cookieak erabiltzen ditugu eduki pertsonalizatuak emateko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, erabiltzaileen mugimenduak jarraitzeko eta gure erabiltzaile-baseari buruzko informazio demografikoa biltzeko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko edo aukeratu zure lehentasunak. Pribatutasun politika kontsultatu





