Laugarren eguna
Gaur goizean Barriako basora atera gara adarrak, hostoak, loreak, pinaburuak... biltzera. Gure argazki markoak apaintzeko. Bazkalostean, jolas musikalak egin ditugu eta denok batera dantzatu dugu "just Dance" ren erritmoan. Gero igerilekura joan gara freskatzera. Eguna amaitzeko, Barriako txokolatea nork lapurtu duen asmatu behar izan dugu "Cluedo" dibertigarri batean.
Ikusi gehiago