Euskalaka-Zortzigarren eguna
Gaurko eguna ez da hain eguzkitsua izan, baina azken sprint honetan dena emateko gogoz esnatu gara. Hasteko, Boris Bringas izan dugu gurekin Beat Box tailerra egiten. Hip hoparen kulturaren oinarrizko ezagutzak eskuratu ondoren, jolas kooperatiboak egin ditugu.
Arratsaldea hasteko bainu freskagarria hartu dugu eguneko bigarren gonbidatua hartu aurretik. Eleder Iglesiasek, "Go! azen" telesaileko aktore eta magoak, bere bizi esperientziaz hitz egin digu.
Eguna gaubela atsegin batez gozatzen amaitu dugu, musika-kutxan jolasten eta kuxkuxeroko erronkak egiten
Pixkanaka kanpamenduen amaierara iristen ari gara. Nekatuta gaude, baina azken unera arte gozatzeko gogoz.
Ikusi gehiago