Home - gaztejarduerak

BAN portada eus

udaraba

ESKOLA PROGRAMAK

Egunerokoak ikusi

Azken argitalpenak

1. EGUNA: Heldu gara!!!

Eduki publikatzailea

2026-11-13
goodbye
Ostirala: Agurrak, Oroitzapena eta emozio zaparrada 🎒💛🎉

Poz eta nostalgia apur batekin bizi izan dugu gaur gure azken eguna Espejon. Goizean maletak egin ditugu, astean zehar bizitako guztia jaso eta oroitzapenak gurekin eraman ditugu. 

Ondoren, euria egin arren aprobetzatu dugu CODEn jolasteko, sormenez, barrez eta talde-izpirituz betetako talde-joko batean. Bizitu egin gara eta azken energia bultzada eman dugu abentura itxi aurretik.

Geroago, Photo Frame egin dugu, markoak elkarri sinatuz eta egin genuen talde-argazkia jarriz. Oso une polita izan da, betiko gordetzen diren horietakoa. Astelehenean grabatu genuen lipduba ere ikusi dugu, eszenak, dantzak eta barre algarak berpizten. Denok batera ikustea oso berezia izan da, eta oso harro sentiarazi gaitu talde-lanaz.

Amaitzeko, gure diplomak jaso ditugu, ahalegina, parte-hartzea eta astean zehar partekatu dugun guztia aitortuz. Esperientzia ahaztezin baten amaiera perfektua izan da.

Bihotza beteta goaz, lagun eta oroitzapen berriak, luzaro lagun izango ditugunak. Laster arte, Espejo!
 

Ikusi gehiago
2026-11-12
Añana
OSTEGUNA: GATZA ETA HISTORIA

Osteguna egun ezberdina eta une bereziz betea izan da.
Goizean, gosaldu ondoren, Gesaltza Añanara🧂 joateko prestatu gara. Bertan, gatza modu tradizional eta iraunkorrean nola ateratzen den ikasi dugu. Denok gozatu dugu ingurua arakatzen eta leku paregabe honi buruz gehiago ezagutzen.

Bazkaldu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-en, pista bakoitza jarraitu dugu taldean jokatuz eta gure artean bermatuz gynkana osatu ahal izateko. Magazinen gure dote artistikoenak atera ditugu gure lagunekin marrazten, Gainera, Recycled Arts and Crafts-en geure zorroak sortu ditugu, irudimenari hegan egiten utziz eta oso modu sortzailean lan eginez. 📰

Miny Olympics-en euria ari zenez Furor egin dugu, abestiak asmatzeko jolas bat. Eta azken afari bezala Pizza eta Nugget izan ditugu. Gaua amaitzeko Disco-n, asko dantzatu dugu !!


 

Ikusi gehiago
2026-11-10
Plantando lechugas
Asteartea – Tailerrak, sormena eta talde-lana🎨✨🤝

Gaur astearte bete-betea bizi izan dugu Espejon!

Goizean Dome-n hasi gara, non gure letxuga propioa landatu dugun 🥬💚. Oso une berezia izan da, lurra zainduz eta landare baten bizitza nola hasten den ulertuz. Ondoren, Magazine, non lagunekin marraztu dugun aldizkari bat sortu arte, eta ikusgarri geratu dira! Eta goiza amaitzeko, Storytelling, gure ikaskideekin misterio istorio bat inprobistau dugu.

Bazkaldu ondoren, arratsaldean jarduera pila bat egin ditugu, oso dibertigarriak. Photography-n, kanpoko eremu guztian zehar korrika ibili gara ilusio optiko onena zuen argazkia lortzen saiatuz 🏃‍♂️🔍, Create Your Own Country-n herrialde berriak imajinatu ditugu banderekin, legeekin eta tradizioekin 🌍🎨, eta Magic Tricks saioan izugarri gozatu dugu, aho zabalik utzi gaituzten trikimailuak ikasiz ✨🃏.

Mini Olympics-en “musika-aulkietan” eserleku bat lortzeko borrokatu gara. Ondoren dutxak eta aisialdi denbora izan ditugu.

Eguna ixteko, “Good, Better, Best” jolasa egin dugu, froga ezberdinak egiten eta beste taldeekin lehia ea non irabazten zuen jakin gabe amaierara arte. 

Beste egun bikain bat Espejon! 💛🌟
 

Ikusi gehiago
2026-11-09
All together
ASTELEHENA: abentura hasi da!

Gaur, La Milagrosa eta Ramon Bajo eskoletik aste berria hasi dugu Espejon iluzio handiz! Hasieratik ikusten zen gure klasekidden urduritasun eta gogoak, baita lotsa apur bat ere baina pixkanaka erosoago sentitu eta lasaitu gara. 😊

Aurkezpenen ondoren, poster 🎨🖍️ batzuk egin ditugu gure klasekideak hobeto ezagutzeko: gure izenak, hobbiak eta beste gauza interesgarri batzuk. Gure lagunei buruz ikasteko forma polita izan da. Honen ostean, aste honetako gure logeletara joan gara eta maletak desegin ditugu, kanpamentu honetan gure etxean bezain eroso egoteko. 🏡✨

Gure arratzaldeko momenturik dibertigarriena LipDub 🎬🎶 izan da. Egun euritsua izan arren, LipDub-a kanpoan egin dugu. Askaria eta gero “Get to know your teachers” aktibitatea egin dugu, gure Teacher-entzako galderak idatzi ditugu, haien sekretu guztiak kontatu digute azkenean!!

Geroago, MiniOlympics-en 🏅oso erronda lehiakorra bota dugu  ”Zapitxo”ra, eta irakaslea ere egon da korriketan! . Gaua amaitzeko, hotzaren arren, License Plates egin dugu: ohera joan baino lehen korrika egiteko azken aukera.

Lehen egun bero, hunkigarria eta berezia!!
Aste luzea geratzen da oraindik!

Ikusi gehiago

CAB Diarios progrmas

Eskola programen egunkariak

Eduki publikatzailea

Barria Eco School

Barria Eco School

Ikusi gehiago
Arabaz Blai

Arabaz Blai

Ikusi gehiago
Ikasgelak

Ikasgelak

Ikusi gehiago
This is not an english class

This is not an english class

Ikusi gehiago

Aplikazio habiaratuak