Home - gaztejarduerak
BAN portada eus
ESKOLA PROGRAMAK
Egunerokoak ikusiAzken argitalpenak
1. EGUNA: Heldu gara!!!
Eduki publikatzailea

Plan ezberdin eta oso dibertigarriz betetako osteguna izan dugu gaur! 💚✨ Egun betea izan da, une lasaiak baita mugimenduz beteak.
Goizean, ibilaldi bat egin dugu herritik Edible Forest-era Heldu arte; behin basoan, hazi autoktonoekin bola batzuk egin ditugu gure basoa urtean zehar lorez beteta egoteko. 😊🌳
Bazkaldu ondoren, arratsaldean tailerrak egin ditugu. Scavenger Hunt-en, pista bakoitza jarraitu dugu taldean jokatuz eta gure artean bermatuz gynkana osatu ahal izateko. Legends tailerra ere izan dugu, izaki mitologikoei buruzkoa, non komiki bat egin dugu ikasitako pertsonaiei buruz. Gainera, Recycled Arts and Crafts-en geure zorroak sortu ditugu, irudimenari hegan egiten utziz eta oso modu sortzailean lan eginez. ♻️📰
Miny Olympics-en DodgeBall-era jolastu dugu pilotak saihesten eta korrika egiten. Azken afari bezala Pizza eta Nugget izan ditugu. Gaua amaitzeko Disco-n, asko dantzatu dugu !!
Oso ostegun betea, gurekin geratzen diren ideia, dibertsio eta momentuz betea. 💛✨.

Goizean Dome-n hasi gara, non gure letxuga propioa landatu dugun 🥬💚. Oso une berezia izan da, lurra zainduz eta landare baten bizitza nola hasten den ulertuz. Ondoren, Traditional Arts-en, gaur egungo artea eta arte tradizionala batuz mandalak egin ditugu… eta ikusgarriak geratu dira! Eta goiza amaitzeko, Storytelling, gure ikaskideekin antzerki bat inprobistau dugu
Bazkaldu ondoren, arratsaldean jarduera pila bat egin ditugu, oso dibertigarriak. Photography-n, kanpoko eremu guztian zehar korrika ibili gara ilusio optiko onena zuen argazkia lortzen saiatuz 🏃♂️🔍, Create Your Own Country-n herrialde berriak imajinatu ditugu banderekin, legeekin eta tradizioekin 🌍🎨, eta Magic Tricks saioan izugarri gozatu dugu, aho zabalik utzi gaituzten trikimailuak ikasiz ✨🃏.
Mini Olympics-en gaur ere eguraldiak lagundu du, nahiz eta hotza egin kanpoan egon gara, Zapia jolasarekin korrika egiten.
Ondoren dutxak eta aisialdi denbora izan ditugu, eta gauean pure beroa afaldu dugu, oso ondo etorri zaiguna, hori baino hoberik ez dago.
Eguna ixteko, “Good, Better, Best” jolasa egin dugu, froba ezberdinak egiten eta veste taldeekin lehia ea non irabazten zuen jakin gabe amaierara arte.
Beste egun bikain bat Espejon… bihar gehiago Añanara txangoarekin! 💛🌟

Gaur, San Prudencio eta Lantziego eskolak aste berri hasi dugu Espejon iluzio handiz! Hasieratik ikusten zen gure klasekidden urduritasun eta gogoak, baita lotsa apur bat ere baina pixkanaka erosoago sentitu eta lasaitu gara. 😊
Aurkezpenen ondoren, poster 🎨🖍️ batzuk egin ditugu gure klasekideak hobeto ezagutzeko: gure izenak, hobbiak eta beste gauza interesgarri batzuk. Gure lagun berri eta zaharrei buruz ikasteko forma polita izan da. Honen ostean, aste honetako gure logeletara joan gara eta maletak desegin ditugu, kanpamentu honetan gure etxean bezain eroso egoteko. 🏡✨
Gure arratzaldeko momenturik dibertigarriena LipDub 🎬🎶 izan da. Nahiz eta eguraldi txarra egiteko iragarpena egon, LipDub-a egiteko denbora eman digu, inkluso Musical Chairs eta Ninja jolasteko ere. Askaria eta gero “Get to know your teachers” aktibitatea egin dugu, gure Teacher-entzako galderak idatzi ditugu, haien sekretu guztiak kontatu digute azkenean!!
Geroago, MiniOlympics-en 🏅 "Captain is Coming" jolastu dugu gure arreta-gaitasuna frogatzeko! Gaua amaitzeko, hotzaren arren, License Plates egin dugu: ohera joan baino lehen korrika egiteko azken aukera.
Lehen egun hotz, hunkigarria eta berezia !!
Aste luzea geratzen da oraindik !
CAB Diarios progrmas
Eskola programen egunkariak
Eduki publikatzailea

Barria Eco School
Ikusi gehiago
Arabaz Blai
Ikusi gehiago
Ikasgelak
Ikusi gehiago


