Eduki publikatzailea

Elkar ezagutzen
PAULA MONTAL (LH3 LH4) BARRIA 1go EGUNA
2023-09-25

Astelehena hasi dugu aste honetan Paula Montaletik etorriko zaigun lehenengo taldeari ongietorria ematen. Elkar ezagutzeko dinamika batzuk egin ostean, paseotxo bat eman dugu aterpea ezagutzeko. Ondoren, distentsio jolas batzuk egin ditugu konfiantza eraikitzen hasteko. Bazkarian indarrak hartu eta gero prestatu gara basora joateko. Zelako inguru natural politak eskaintzen digun leku polit honek! Eguna bukatzeko, kode sekretura jolasten aritu gara. Bihararte!