TINAEC 4 PRESENTACIÓN DE MARÍA eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Espejoko abenturak aurrera jarraitzen du eta primeran pasatzen ari gara. Eguraldia paregabea da eta egiten ditugun jarduera guztiekin ez gara geldirik geratzen.
Goizean aktore bihurtu gara drama klase batean, konpostari buruz ikasi dugu, letxuga bat landatu dugu, argazkigintza tailer bat egin dugu... Ze dibertigarria!
Arratsaldean, hiru tailer egin ditugu, oso ederrak. Lehenengoan, pista-joko batean aritu gara. Kanpamendu osoa zeharkatu dugu erantzunak aurkitzeko. Gero, aldizkari bat sortu dugu eta bertan jarri ditugu gure argazkirik onenak eta egun hauetatik gehien gustatu zaiguna. Azken tailerrean, zorroak egin ditugu! Asko dibertitu gara, eta denok amaitu dugu guk geuk egindako diru-zorro batekin.
Eta gauean, kanpamendu hau modu ikusgarrian bukatzeko, azken diskoteka izan dugu. Fiestoi bat izan da! Denok dantzatu dugu, barre egin dugu eta primeran pasatu dugu amaierara arte.
Gaur triste samar gaude kanpamendua amaitzen ari delako, baina oso pozik gauza dibertigarri asko egin ditugulako, asko ikasi dugulako eta lagun berriak ezagutu ditugulako.
Laster arte!