Zuhatza 12-13 urte Uztailak 1-7 - gaztejarduerak
CAB Zuhatza 12 años 1-7 julio
Zuhatza (12-13 urte) Uztailak 1-7
Eduki publikatzailea

Irlan igaroko dugun azken egunera iritsi gara!
Gaurkoan gure lagunetako batzuk Windsurf eta Optimist ekintzetan dauden bitartean beste batzuk maquillaje eta karioka tailerra egiten ibili dira.
Arratsaldean Zirku emanaldia prestatzen ibili gara euskal dantzak eta akrosport konbinatzen. Baina nola ez azken egunean ere bainutokiaz disfrutatzeko beharra izan dugu eta bertan aritu gara lagunekin jolasten.
Gauean Zirku berriaren emanaldiak ikusi ahal izan ditugu, eta ikaragarriak izan dira.

Eguzki izpiek esnatu gaituzte gaur eta ikaragarrizko eguraldia egingo duela dirudi.
Goizean zirkuko giroak bultzatuta aurpegi margoketa tailerra egin dugu eta ondoren Arraun eta Optimist ur ekintzetan murgildu gara urtegian zehar.
Arratsaldean ordez animalia itsasoratuak salbatzera salto egin dugu bainutokira ahalik eta lasterren ertzera hurbiltzen laguntzera. Azkenik eguzkia agurtzeko Akrosport ekintza egin dugu zelai zabalean.

Duela 3 egun ezagutu dugu elkar eta jada familia bat sortu dugu. Denok elkarrekin Piragua egin dugu gaur eta irlako azken izkutalekua ere aztertu dugu arratsaldean zehar.
Gauean Pitonisa batek bisitatu gaitu eta antzerkien bitartez etorkizuna iragarri digu.

Gaurko eguna eguzkiarekin hasi dugu irlan. Egun eder hau aprobetxatzeko ur jolasak eta txapa eta zapi tailerra egin ditugu goizean zehar.
Bazkal ostean ere pedalo, piragua eta malabareak bezalako jolas eta jarduerak egin ditugu beroari aurre egiteko eta bukatzeko, gauean “Musika banda galdu da” eta “Pitonisa Show” bezalako gaubelak egin ditugu egun zoragarri honi bukaera emateko.

Dagoeneko irlan batu gara Euskal Herriko herri guztietatik etorritako partaideak!
Irlara sartzerakoan Pailazoak eman digu ongi etorria eta zirku zaharkitua zeharkatu behar izan dugu Zuhatza ezagutu ahal izateko.
Gure taldea identifikatu dugunean kanpa ezagutzera abiatu gara.
Arratsaldean Herri Kirolak eta Euskal Dantzak egiten ibili gara zelaietan zehar. Lagun berriak egitera etorri gara eta kuadrila ederra sortuko dugu seguro!

¡Buenos días, Zuhatza! Hoy para empezar la mañana con ganas hemos tenido actividades acuáticas de remo y piragua junto con el resto del campamento. La otra mitad del grupo ha estado haciendo Talos.
Por la tarde hemos estado en el frontón jugando a eskupilota y cesta punta. Además, hemos hecho un taller de drama para trabajar las emociones.
Al anochecer y después de cenar, hemos estado buscando a los compositores perdidos de la banda de música del circo siguiendo los sonidos de sus instrumentos.
