CAB Zuhatza 12 años 16-22 julio eu

Zuhatza (12-13 urte) Uztailak 16-22

Eduki publikatzailea

2026-07-22
azken eguna
Azken eguna

Azken eguna da!, etxolak jaso eta gure lagun berriak agurtu ditugu. Ze egun politak pasa ditugun zuhatzan!

Ikusi gehiago
2026-07-21
Nagusiak
Seigarren eguna

Irlako nagusiek windsurf, akrosport eta optimisean pasa dute goiza. Arratsaldean ordea, arraun, karioka eta jolas desberdinak egin dituzte. Azken gaua izanda, jaialdia egin dute gaubelan. Egun bikainak!

Ikusi gehiago
2026-07-20
Nagusiak
Bostgarren eguna

Irlako nagusiek egun mugitua izan dute gaurkoan. Goizean piragua, talo tailerra eta jolas desberdinak egin dituzte. Arratsaldean, ordea, euskal dantzak, tarotisten jolasa eta windsurf egin dute. Eguna amaitzeko, ume batzuek pitonisen gaubela egin dute, besteek ordea, musika banda galduen gaubela izan dute. Egun borobila gaurkoa!

Ikusi gehiago
2026-07-19
Nagusiak
Laugarren eguna

Eguzkitsu hasi den 4. egun honetan goiza azken jaialdiko zirkua prestatzen hasi gara. Horretaz gain karioka tailerra, irlari buelta, arraun eta arrakastatsuak diren windsurf eta optimist egin dute.

Ikusi gehiago
2026-07-17
Pedalo
Bigarren eguna

Nagusiek gaur goizean zirkuarekin loturiko tailer ezberdinak burutu dituzte. Alde batetik, txapa eta zapi tailerra egin dute. Horrela, etxera oroigarri gisa eramateko apaingarriak egin dituzte. Bestalde, karioka tailerra ere  egin dute. Horrez gain, irlako pantanoan pedalo ur-ekintzaz ere gozatu dute. Modu honetan, irla inguratze duen ingurua ezagutu ahal izan dute.

Arratsaldean, animali itsasoratuak izeneko ekintzan parte hartu dute begiraleekin batera pontoian. Ondoren, herri kirolak  egin dituzte: soka tira, lokotx bilketa, uztailaren lasterketa…

Gaubelan, “furor furor” ekintza egin dute denek batera

Ikusi gehiago
2026-07-16
Zirkua aurkezten
1. EGUNA

HELDU GARA ZUHATZAKO IRLARA!

Gaur goizean hasi dugu uztaileko 3. txanda Zuhatzako irlan! Lurralde desberdinetako gazteekin batu gara aste gozagarri honi hasiera emateko. Goizean zehar heltzen joan ahala kanpamentuka batu gara eta irlaren funtzionamenduari buruz hitz egin dugu. Ondoren, ezagutza jolasen bidez elkar ezagutu eta goizari bukaera paregabea eman diogu.

Arratsaldean zehar herri kirolak eta euskal dantzak egin ditugu eta egun oso ona egin duenez bañu bat hartu dugu beroari aurre egiteko.

Gauean “kode jolasa” gaubela egin dugu lehenengo egun paregabe honi bukaera emateko

Ikusi gehiago