CAB Zuhatza 9-11 años 1-7 julio eu

Zuhatza (9-11 urte) Uztailak 1-7

Eduki publikatzailea

2026-07-06
Jolasa
AZKEN EGUNEKO EMANALDIA IRITSI DA!

Irlan osorik igaroko dugun azken eguna iritsi da!

Goizetik gogoekin hartu dugu eguna eta Pedalo eta euskal dantzetan aritu gara taldekideetako batzuk. Bitartean besteak makillaje tailerrean ibili dira.

Arratsaldean entseguak izan ditugu gaueko emanaldia ikaragarriak izan daitezen. Eta egia esan oso dantzaldi politak sortu ditugu.

Ikusi gehiago
2026-07-05
UR JOLASAK
ZUHATZAN FRESKATZERA GOAZ!

Gaur goizean tenperatura altuei aurre egiteko ur jolasak egin ditugu bainutokiaren ertzean. Txirristan zehar puzgarriekin jaurti gara eta lokots bustiak jaso ditugu jolas dibertigarrietara aritzen.

Arratsaldean arraun ekintzan ibili gara irlari itzulia emanez. Beste taldearen erdiak kariokak eta malabareak egin ditu zirkuko trapezisten antzera ibiltzeko,

Gauaren freskotasuna aprobetxatuz Furor Furor gaubela egin dugu asko abestuz eta dantzatuz.

Ikusi gehiago
2026-07-04
TALO TAILERRA
ZIRKUAN BARRENA GOAZ

Gaurko goizean eguzkiak gogor jo du hasieratik eta gosaltzera gogo handiz jaitsi gara jantokira.

Lehen orduan Piragua eta Frontoia ekintzak egin ditugu gorputza aktibatzeko. Taldearen beste erdiak aldiz talo tailerra egin du txokolate eta gaztaz egindako hamaiketako ikaragarriak sortuz.

Arratsaldean eskulanei ekin diogu, Tarotistaren kartak marraztu ditugu gure beldurrak, ametsak, indarguneak eta sentimenduak isladatuz. Azkenik bainutokira sartu gara freskatzeko egun beroa izan dela eta.

Ikusi gehiago
2026-07-03
WINDSURF
GURE TALDEA MAITE DUGU!

Bi egun daramatzagu dagoeneko lagunekin irlako espazio ezberdinak ezagutzen eta oso gustora gaude!

Gaurkoan matrikula jolasa egin dugu zuhaitzen artean izkutatzen bandera lapurtu nahian.

Arratsaldean ordez optimist ur ekintzari esker urtegia zeharkatu dugu haize boladak mugiarazita eta bainutokian tranpolinetik salto egitera animatu gara denok!

Gauean Kode Jolasa tokatzen zaigu eta desiatzen ari gara kontrako kanpakoen kodea asmatu eta haien basea inbaditzeko!

Ikusi gehiago
2026-07-02
XAKEAREN JOLASA
LEHENENGO EGUNA UR EKINTZEKIN IRLAN!

Gaurko eguna eguzkiarekin hasi dugu irlan. Gaur ur ekintzekin hasi gara eta egun eder hau aprobetxatzeko windsurf eta akrosport bezalako ekintzak egin ditugu.

Bestalde, arratsladean ur jolasak, herri kirolak eta optimist egin ditugu egun eguzkitsuari aurre egin eta beroarekin uretan disfrutatzeko.

Azkenik, gauean “Eskapisten ilara” eta “Pitonisa Show” bezalako gaubelak egin ditugu, egun polit honi bukaera emateko.

Ikusi gehiago
2026-07-01
ZIRKUAREN AURKEZPENA
ONGI ETORRI ZUHATZAKO IRLARA!

Irlara iritsi eta oso sarrera polita egin dugu txalupan urtegia zeharkatzen. Behin irlara irsterakoan Pailazo zaharrak eman digu ongi etorria bere zirku berezira.

Gure taldea topatu dugunean kanpamendua ezagutzera abiatu gara eta talde jolas asko egiten pasatu dugu goiza.

Arratsaldean zapi tailerra egin dugu gure taldeari izaera emateko eta izugarrizko txapa politak egin ditugu ere.

Ze nekagarria izan den gaurko eguna eta zelako gogoak ditugun biharkoa indarrez hartzeko.

Ikusi gehiago