Zuhatza 9-11 urte Uztailak 16-22 - gaztejarduerak
CAB Zuhatza 9-11 años 16-22 julio eu
Zuhatza (9-11 urte) Uztailak 16-22
Eduki publikatzailea

Azken eguna da!, etxolak jaso eta gure lagun berriak agurtu ditugu. Ze egun politak pasa ditugun zuhatzan!

Gaur 6 eguna izan da eta goizean frontoain egon dira, baita drama tailerra egiten eta pedaloan buelta bat ematen. Arratsaldean taloak prestuatu, herri kirolak eta gaueko jaialdia prestatzen egon dira. Udalekuak amaitzeko azken eguneko jaialdia egin da gauean. Oso egun polita!

Gaur iralko txikiek ur jolas desberdinak egin dituzte, baita arraun eta euskal dantzak. Arratsaldean, kariokak sortu dituzte zirkuarekin jarraitzeko. Eguna amaitzeko, batzuk furor-furor egin dute, eta besteek ordea kode jolasa egin dute. Egun itzela!

LAINO ARTEAN ERE GURE IRLAN GOZATZEN!
Hodei artean esnatu da gaur Zuhatza eta bertako txikienek gorputza frontoian kirol ezberdinak praktikatzen astinduz hasi dute eguna. Frontoian, eskalada eta jolas ezberdinak burutu dituzte. Ondoren, adierazpena eta konfiantza lantzeko drama tailerra eduki dute kanpan.
Bazkaldu eta gero, tarotisten kartak sortzen hasi dira; eta, askariaren ostean, herri kirolak egin dituzte: soka tira, lokotx bilketa, errubera lasterketa…
Gauean, arratsaldean sortutako kartekin, pitonisa show izaneko gaubela eduki dute begiraleek dinamizatuta eta denon artean parte hartuta.

Hirugarren egunari hasiera emateko goizeko ur ekintza optimist izan da. Horretaz gain, matrikulen jolasa eta “animalia itsasoratuak” deituriko ekintza egin ditugu, non itsoan galdutako animaliak salbatu ditugun.
Egunarekin jarraitzeko, arratsaldean frontoian jolasak eta kirolak egin eta ondoren drama tailerrataz gozatu dugu.
Egun eguzkitsu honi bukaera emateko, gauean “kode jolasa” gaubela egin dugu. Honetan beste taldearen kodea memorizatu eta haien mapa betete behar izan dute jolasa burutu ahal izateko.

Gaur goizean irlako txikienek ekintzaz beteriko egun zoragarria igaro dute. Gosaldu eta gero, bertako espezialista batzuen laguntzarekin ur ekintza ezberdinak praktikatu dituzte; hala nola, windsurf eta optimist. Ondoren, akrosport ekintza burutu dute naturaz inguraturik barre algaren artean. Eguraldia lagun izan da e ta beraz, goiz paregabea igaro izan dute elkarrekin.
Bazkaldu eta gero, atseden unea izan dute nork bere kanpan eta taldea hobeto ezagutzeko aukera izanik, atseden tarteetarako dagoen materialaz gozatu ahal izan dute modu lasai eta atsegin batean. Arratsaldean, berriz, jolas kooperatiboak egin dituzte zelaian: xake eta asteris eta obelix, kasu.
Gaubela gisa, “eskapisten ilara” izeneko jolasera jolastu dute.

HELDU GARA ZUHATZAKO IRLARA!
Gaur goizean hasi dugu uztaileko 3. txanda Zuhatzako irlan! Lurralde desberdinetako gazteekin batu gara aste gozagarri honi hasiera emateko. Goizean zehar heltzen joan ahala kanpamentuka batu gara eta irlaren funtzionamenduari buruz hitz egin dugu. Ondoren, ezagutza jolasen bidez elkar ezagutu eta goizari bukaera paregabea eman diogu.
Arratsaldean zehar irlari buelta eman diogu honen txoko zoragarriak ezagutzeko eta txanda bukatzerakoan oroigarri modura etxera eramateko zapiak eta txapak ere apaindu ditugu.
Lehenengo egun zoragarri honi bukaera emateko “musika banda galdu da” gaubela egin dugu.
