Ezcaray II eu

Ezcarai II (uztailaren 23tik abuztuaren 1era arte)

Eduki publikatzailea

2026-08-10
PHOTOCALL
¡AZKEN GOZAMEN EGUNA ZUHATZAKO IRLA MAJIKOAN!

Gaurko eguna oso-oso berezia eta hunkigarria izan da Zuhatzan, agurrez, emozioz eta batez ere azken
aldiz elkarrekin gozatzeko aukera bikainarekin.


Goizean goiz, ekintza ikusgarri batekin hasi dugu eguna! Uhartea parke tematiko bihurtuko dugu gure
Kermesa handiarekin. Guztira 6 txoko oso dibertigarri eta desberdin prestatu ditugu: barreak ziurtatuta
zeuden txirrista erraldoian, sormena “to paint” eta “grafiteame” guneetan, trebetasuna “tragobolas” eta
“pinpon-tiropitxon” jolasetan, eta estiloa emateko tatuaje eta ile-apaindegia! Denetarik egongo da goiza
goitik behera mugitzeko.


Bazkaldu eta gero, momentu hunkigarri eta beharrezkoekin hasiko gara: despedidak, besarkadak eta
materialen bilaketa eta jasoketa, dena ondo utzi eta bidea prestatzeko.


Eta dena amaitu dela pentsatu dutenean... sorpresa bikaina prestatu dugu gauean! Kanpamentuari agur
ezin hobea emateko, Zuhatzako Festibaltxo berezi bat ospatu dugu: chill zona bat lasai egoteko basoan,
dantzaleku bat mugitzeko, photocall bat uneak betirako gorde eta argazkiak egiteko, eta diskoteka
ikusgarria oihu eta saltaka aritzeko. 


Eskerrik asko egun hauetan bizi dugun guztiarekin. Gora Zuhatza!

PHOTOCALL
2026-08-09
TRONTZA
EUSKAL KULTURA EZAGUTZEN!

Gaurkoan tradizioak, kirolak eta askatasunak bat egin dute Zuhatzan.


Goizean goiz, herri kirolak antolatzen dituzten adituen bisita berezia izan dugu uhartean. Kriston
erakustaldia eskaini digute, eta ondoren, Zuhatzako gaztetxo guztiek proba guztiak egiteko aukera
paregabea izan dute. Ez da erronkarik falta izan: 9 proba ezberdin gainditu dituzte, hala nola lokotxak
bildu, harri-jasotzea, soka-tira, giza-proba, txingak... eta benetako txapeldunak direla erakutsi dute.


Arratsaldean, berriz, urak eta mugimenduak hartu dute protagonismoa. Alde batetik, uretako ekintza
bikainez eta vóley partidaz gozatu dugu. Bestetik, pontoi inguruan bainu ederrak hartu eta freskatzeko
tartea izan dugu, eta sormenari eta adierazpen askeari bide emanez, Drag tailerra arrakastatsua ospatu
dugu.


Eguna biribiltzeko gaubela politak izan ditugu. Misterioa eta detektibe lana maite dituztenek Cluedo
bizian murgildu dira; artistarik onenek Got Talent saioan oholtza konkistatu dute; eta denek batera algara
artean barre egiteko "Sardinak latan" jolas dibertigarrian aritu gara.
Egun osoko indar-erakustaldia eta kolorez betetako beste jardunaldi ahaztezinezko bat Zuhatzan!

Ikusi gehiago
2026-08-08
VIRGEN BLANCA
¡FESTA ETA DIBERTSIOA!

Gaurkoan mugimendua eta emozioa nagusi izan dira!
Alde batetik, gure 16-17 urteko hiru talde zaharrenak gogotsu abiatu dira Gasteizera egun pasa berezian.
Hiriaren erdigunean eta festen giro ederrean murgilduta, Alde Zaharrean barrena "Ciudadela" jolas eta
yinkana arrakastatsua egin dute. Gainera, denbora librea ere izan dute bertako kulturaz, pintxoetaz eta
jaietako giro paregabeaz askatasunez gozatzeko.


Bitartean, Zuhatzako irlan geratu garenok ez dugu atsedenik hartu. Goizean ur-ekintzetan ibili gara, eta
gure artistarik onenak atera ditugu tote bag poltsak pertsonalizatuz eta graffiti tailer ikusgarri batekin.
Arratsaldean, hausnarketarako eta sormenerako tartea izan dugu Drag eta sexualitate tailerrarekin, eta
ondoren, pontoi inguruan uretan gozatzen eta freskatzen ibili gara.


Baina une batean... sorpresa! Udarako ekaitz izugarria sartu zaigu bat-batean eta kriston txaparrada bota
digu. Eta zer egin dugu? Ba euritan dantzan eta saltaka ibili! Egun ahaztezina bihurtu da.
Eta eguna amaitzeko, gaubela ezin hobeak: batzuk Super Zine batekin gozatzen lasai, eta beste batzuk Got
Talent eta Furor zoragarri batekin ozen abesten eta barre algara artean!
Ez dago zita berdina duen beste lekurik!

Ikusi gehiago
2026-08-07
PIRAGUA
GAUR TXANGOA IZAN DUGU!

Partaide batzuk Gasteizera joan dira, eta bertako kaleak zeharkatu dituzte ginkana dibertigarri bat eginez, hiriko leku historikoenak ezagutzeko. Abenturaren ondoren, denbora librea izan dute Gasteizko jaietako giroan murgiltzeko, bizitzaz, musikaz eta giro bikainaz betetako kaleez gozatuz. Gora Zeledon!

Bitartean, gainerako taldea Zuhatza irla zaintzen geratu da, egun eguzkitsu bikainari etekin handiena ateraz. Batzuek uretako jardueretan freskatu dira; beste batzuk, berriz, sormena airean utzi dute totebag-ak pertsonalizatzeko, txapak diseinatzeko eta etxera eramateko oroigarri pilo bat sortzeko lantegietan parte hartuz.

Abenturazaleenek ere ez dute atsedenik hartu: beren sormema eta talde-lana frogatu dituzte 'Bandera harrapatu' bezalako jolasekin edota “altxorren bila” zirraragarri batekin. Bertan ez dira falta izan barreak, lasterketak eta azken unerarteko zirrarak.

Dibertsioz eta gogoratzeko momentuz beteriko eguna izan da gaurkoa, bai irlaren barruan bai kanpoan ere. Bihar abentura berriak ditugu zain!

Ikusi gehiago
2026-08-07
Chocolatada
KULTURARTEKOTASUNAREN EGUNA

Gaurkoan Kulturartekotasunaren Eguna ospatu dugu Zuhatzan, aniztasunez eta magiaz betetako eguna!


Goizean goizetik sorpresatxo bat genuen gorde gordean... eta euskal mitologiako pertsonaiak gure
uhartera hurbildu baitira. Idazkaritza taldeak antzerki bikain bat prestatu du: Mari eta Sorginak uretatik
heldu dira, eta ur ertzean Akerbeltz, Basajaun, Lamia eta Galtzagorri zituzten zain. Hitzaldi polit eta
hunkigarri baten ondoren, gaztetxoei eta erkidego ezberdinei gonbidapena luzatu diegu euren tradizio,
kultura eta jatorriak gurekin banatzeko. Goiz osoa izan dute euren kulturaren inguruko ikuskizuna
prestatzeko eta elkarren artean aberasteko.


Arratsaldean berriz, jaiak eztanda egin du! Elkarren aurkezpenak eta ikuskizun politak ikusi ondoren,
txokolatada zoragarri bat izan dugu indarrak hartzeko, eta jarraian... diskofesta! Dantzatu, saltatu eta asko
disfrutatu dugu denok batera.


Ondoren, dutxa gozo bat hartu, afaldu eta gaubela biziekin amaitu dugu eguna: talde batzuk Asalto al
Capitolio eta Estratego jolas estrategikoetan aritu dira, beste batzuk Code misterioan eta azkenik, saltseoz
betetako Furor dibertigarrian ahotsa utzi dugu berriro ere!
Kultura ezberdinek bat egiten dutenean, Zuhatza oraindik eta magikoagoa bilakatzen da!

Ikusi gehiago
2026-08-05
Escalada
GOI MAILAKO ARTISTAK!

Gaur eguna xirimiri apur batekin hasi dugu, beroz kargatutako hodeiekin batera. Honek ordea ez du
gelditu irlako martxa eta indarrez beterik hartu ditugu ekintzak, denetarik egiteko aukera izan dugu!
Alde batetik, kirol txapelketa biziekin aritu gara baseballpie eta boleibolean jokatuz. Ur ekintzak ere izan
ditugu, berezikin ederto pasa dute surf egiten barre algarez beteta.


Beste aldetik, sormenak ere bere lekua izan du gaurkoan. Txikietan zein handietan, artista bikainak azaldu
dira txapak egiten eta tottebag poltsatxoak pertsonalizatzen. Horrez gain, zeinen ondo pasatu dugun Drag
tailerrean, eta zein ritmo erakutsi duten denek Hip-Hop tailerrean!
Eguna borobiltzeko, abentura eta misterioa ez dira falta izan: Asterix eta Obelixen aritu gara pertsonaia
mitiko hauen munduan murgilduz, eta talde lanean topea emanez yinkana erronka ezberdinak gainditu
ditugu.


Eguna amaitzeko, gaubela dibertigarriak izan ditugu. Talde batzuk estrategian eta abiaduran aritu dira
Estratego jolas ezagunarekin, beste batzuk erritmoa eta kantak asmatzen aritu dira musika kutxarekin, eta
azkenik, lehiakortasuna eta festa eztanda egin dute Furor gaubelarekin.
Barrez, mugimenduz eta sormenez betetako beste egun paregabe bat!

Ikusi gehiago
2026-08-04
Tote Bag
ASKO DISFRUTATUTAKO EGUNA!

Gaurkoan islako helduenei tokatu zaie Gipuzkoako hirira bisitan joatea, hori dela eta goiz hasi dute eguna.
Gogotsu zeuden gaztetxoak eta eguraldi ezinhobeak lagunduta Donostian egun zoragarria pasatu dute.
Kontxako hondartzan egonaldia asko disfrutatu dute, bañuto frexko batekin, ondoren portutik igarota
Urgulera igo dira bista ezinhobeekin bazkaltzera. Denbora librea ere izan dute beraien kabuz gozatzeko,
helatu, pintxo, frexkagarri...bat hartuz.


Irlatik gelditu diren beste 2 taldeak ez dute denbora galdu! Uretako ekintzak izan dituzte goizaldean,
arraunean gogotsu aritu dira, baita piraguan ere. Horrez gain irlari buelta eman diote, frogatxo fisiko
batzuk pasatuz.
Bazkalorduan, Gasteizeko festen hasiera kontuan harturik monitoreak mozorroturik eta anbiete ederra
sorturik txupinazoa bota dute, honela zuhatzako festei hasiera eman diote.
Arratsaldean pertsonekin osatutako xake erraldoian jolastu dute, katxondeo ederra izan dute. Ondoren,
taldeetako bat lakura hurbildu da eta uretan jolas batzuk egin dituzte, besteek tottebag poltsatxoak pintatu eta pertsonalizatu dituzte, artista ederrak dira!


Eguna amaitzeko gaubelak; batzuk zeru garbia aprobetxatuz izarren azpian, musika lasaia jarri eta masaje
tailerra egin dute. Gainontzekoak, musika kutxa, Romen Mongoberi eta Furor izan dute.
Egun paregabea izan dugu gaur!

Ikusi gehiago
2026-08-03
BAÑO EN LA PLAYA
ZU HONDARTZARA, NI URTEGIRA

Gaur irteera izan dugu! Partaide gazteenen taldeek goizean goiz hartu dute Donostira bidea. Heltzerakoan Kontxa hondartzan bainutxo bat hartu dute eta eguzkitan etzanda egon ondoren Urgull menditxora igo dira bista paregabeekin bokata jateko. 

Ondoren bulebarreko kioskora abiatu dira denbora libreaz gozatzeko erdiguneko dendatxoak arakatzen, izozki bat dastatzen edo alde zaharreko lekutxoak ezagutzen. 

Taldearen beste erdiari irla zaintzea egokitu zaio. Goizean kluedo jolasean aritu dira pailazoaren familia zeinek hil duen topatu nahian. Beste taldetxo batek arraindegi jolasa burutu du arrainez mozorratutako hezitzaileak arrantzatu nahian. 

Gauean batzuk izarrak ikustera joan dira eta masajetxoak eman dizkiote elkarri lasai ohera sartu ahal izateko. Beste batzuk ordea barre algarak bota dituzte Furor-Furor jolasean.

Ikusi gehiago
2026-08-02
.
2. eguna: Abentura, natura eta dibertsioa!

Emozioz eta esperientzia berriez betetako eguna izan da gaurkoa. Goizean hiru talde handitan banatu gara hainbat jardueraz gozatzeko.

Talde bat lurpeko munduan barneratu da espeleologia jardunaldi batekin, kobazuloak aurkituz eta erronka txikiak gaindituz ingurune paregabe batean. Beste talde batek barrankismoaz gozatu du, kirola, natura eta putzu eta ur-jauzien arteko dibertsio handia uztartuz. Bitartean, hirugarren taldeak irteera bat egin du Axpuru herrira. Bertan, hainbat jolas eta dinamikatan parte hartu du, eta aterpetxera itzultzean, aire zabaleko jarduerekin jarraitu du.

Arratsaldean, parte-hartzaile guztiak igerilekuan bainu freskagarri batez gozatzeko bildu dira, egun bizi baten ondoren erlaxatzeko eta bizitako abenturak gainerako kideekin partekatzeko une ezin hobea.

Afalostean, emozioz beteta egon da gaua, bi gaualdi ezberdinekin. Kanpinlarien zati batek kontrabandisten jokoan parte hartu du, beren estrategia eta talde-lana probatuz; gainerakoek, berriz, Axpuruko irteerarekin lotutako orientazio-jarduera bat izan dute, eta hainbat erronka konpondu behar izan dituzte, elkarren artean lankidetzan.

Oso egun betea izan da, abenturaz, laguntasunez eta une ahaztezinez betea. Bihar ezusteko gehiago izango ditugu!

Ikusi gehiago
2026-08-02
PIRAGUA
UDALEKUETAKO 2.EGUNA!

Gaur, Abuztuak 2, oso gogotsu hasi dugu eguna, izan ere ur ekintzei hasiera eman diogu; pedalo,
piragua, windsurf, remo...izan dira besteak beste gauzatu dituzten ekintzak. Zoragarri pasatu dute!
Gainera eguraldiak asko lagundu digu.
Gaztetxoek asamblea momentua izan dute kanpetan, udalekuetan zehar izango duten programazioa
beraien modura antolatzeko. Bertan jolas, ekintza, tailer...zoragarriak proposatu dituzte eta ilusio
askorekin daude hauek egiteko.
Bestalde, irlari buelta emateko aukera ere izan dute. Naturataz asko gozatzeaz gain, kirola ere egin
duten, izan ere bidean zehar proba fisikoak daude eta gogotsu egin dituzte!
Arratsaldean lasai egoteko aukera izan dugu. Beroak gogor jo digu eta irlako zelaian egon gara, bañu
frexkoak hartuz eta elkar apur bat gehiago ezagutuz. Honez gain talde batzuk banderaren jolasa gauzatu
dute, dibertigarria izan da eta disfrutatu dute.
Gauean, gaubela ezberdiñak izan ditugu; sardiñak latan, txiribito, zurrupalurra eta musika banda
galduaren billa. Gaztetxoak beraien artean gero eta konfidantza gehiago dute beraz momentu politak
igarotzen ari dira.
Gaurkoa, egun polita izan da, gaztetxoak nekatuta amaitu dute, beraz biharko pilak kargatzera.

Ikusi gehiago
2026-08-01
GRUPO
HAS DAITEZELA ZUHATZAKO TRUKAKETAK!

Goizean goiz irlan zehar giro berezia nabaritzen genuen 2026ko trukaketen programari hasiera emateko. 

Iristen lehenak Araba eta Nafarroa izan dira eta Errioxa eta Kantabriak zeharkatu dute urtegia ondoren. 

Zuhaitzen azpian taldeka elkartu gara eta lagunak identifikatu ondoren Aragoi eta Gaztela Leonek energiaz beteta hartu dute txalupa guregana hurbiltzeko. 

Kanpamenduetara igo ahal izan gara gure gauzak etxoletan sartu ahal izateko eta bazkaltzera joan garenean Madrilgo partaideak batu zaizkigu. Askarian azkenik Extremadura, Galizia eta Gaztela Mantxako partaideak bertaratu dira. 

Gauean jolas txiki bat egin dugu leher eginda geunden eta biharko energiaz bete nahi izan dugu eguna topera disfrutatzeko.

Ikusi gehiago
2026-08-01
.
Kanpamenduko lehen eguna gaindituta!

Gaur, parte-hartzaile guztiak elkar ezagutzen eta etxean bezala sentitzen hasteko eguna izan da. Goizean zehar aurkezpen-jokoak eta dinamikak egin ditugu izotza hausteko, ikaskideen izenak ikasteko eta kanpamentuko instalazioetan kokatzeko.

Bazkalostean, talde bakoitzak bere bandera diseinatu eta egin du. Ikur hori abentura osoan zehar irudikatuko du, eta erronka eta jarduera guztietan lagunduko die.

Arratsaldean, bainu freskagarri bat hartu dugu igerilekuan, eguneko jarduerarik esperotakoenetako bat, non, dibertitzeaz gain, beroari aurre egin ahal izan diogun.

Afariaren ondoren, hieroglifiko ikuskizun dibertigarri batekin amaitu dugu eguna, non taldeek probatzen jarri duten euren asmamena, behatzeko gaitasuna eta enigma ezberdinak konpontzeko talde-lana.

Ilusioz betetako lehen eguna izan da, lagun berriak eta abenturak bizitzen jarraitzeko gogo handia. Bihar sorpresaz betetako beste egun bat izango dugu zain!

Ikusi gehiago
2026-07-28
.
Kanpamendu amaiera goitik behera!

Eta, ia konturatu gabe, iritsi da kanpamenduko azken eguna! Egun berezi hauei agur esan nahi izan diegu, dibertimenduz, sormenez eta gogoratzeko momentuz beteriko egunarekin.

Goiza gure alderik artistikoena ateratzera dedikatua egon da. Haurrek ilusio handiz prestatu dituzte beren mozorroak eta, amaitu ondoren, desfilatu egin dute beren sorkuntza originalak erakusteko. Ondoren, "eszenatokira" igo dira, barreak, irudimena eta talde-lana falta izan ez diren antzerki txiki bat antzezteko.

Arratsaldean, beroak igerilekuan zaparrada eder batez gozatzera gonbidatu gaitu, guztion gozagarri izan diren ur joko dibertigarriekin batera. Modu ezin hobea izan da gure burua freskatzeko eta lagunen artean une onak partekatzen jarraitzeko.

Eta kanpamentua behar bezala agurtzeko, musikaz, dantzaz eta alaitasunez betetako festa handia ospatu dugu. Egun ahaztezinei amaiera bikaina eman die, abenturaz, ikaskuntzaz, lagun berriez eta irribarre ugariz gainezka.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei gugan jarri duzuen konfiantzagatik. Plazer handia izan da esperientzia hau zuen seme-alabekin partekatzea eta haiekin batera joatea dibertimenduz eta hazkuntzaz beteriko udan.

Motxila bat daramagu oroitzapenez betea, eta ziur gaude irribarre eginaraziko digutela luzaroan! Hurrengora arte!

Ikusi gehiago
2026-07-28
.
Kanpamenduko azken eguna: agur bero bat

Ezin genuen amaiera hobea izan kanpamendu aste honetarako!

Goiza txango berezi batekin hasi da. Artalde bat bisitatu dugu, eta haurrek gertutik ezagutu ahal izan dute nola bizi diren eta eskilaren prozesua zertan datzan. Oso esperientzia interesgarria izan da, galderak egiteko eta lanbide tradizional bat modu hurbil eta dibertigarrian aurkitzeko aukera izan dutelarik.

Bisitaren ondoren, aire zabaleko piknik batez gozatu dugu, eguraldi ona aprobetxatuz eta aterpetxetik kanpo azken bazkaria partekatuz.

Arratsaldean, beroak igerilekuraino lagundu digu, eta han tarte freskagarria eman dugu bainu, barre eta ur jolasen artean. Zalantzarik gabe, eguneko unerik dibertigarrienetako bat izan da, eta jarduerei agur esateko modu ezin hobea.

Eta abentura handi honi amaiera emateko, gauean benetako agur-festa egin dugu. Musika, dantzak eta giro ona izan dira protagonista, eta guztiok partekatu ditugu aste ahaztezinaren azken uneak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei gugan jarritako konfiantzagatik. Plazera izan da egun hauetan zuen seme-alabei laguntzea, lagun berriak egiten, ikasten, gainditzen eta, batez ere, esperientzia bakoitzaz gozatzen ikusita.

Oroitzapen, irribarre eta une pilo bat eramango ditugu, eta ziur asko denbora luzez egongo dira gurekin! Hurrengora arte!

Ikusi gehiago
2026-07-27
.
Bosgarren eguna: erronkaz eta dibertsioz beteriko eguna!

Eguna apur bat nahasiarekin hasi bada ere, horrek ez digu eragotzi primeran pasatzea.

Goizean zehar Barrian geratu gara, non gymkana dibertigarri bat egin dugun posta ezberdinekin. Horietako bakoitzean, haurrek erronkak gainditu, probak ebatzi eta ikaskideekin elkarlanean aritu behar izan dute, jarrera ona, talde-lana eta parte hartzeko gogo handia erakutsiz.

Arratsaldean, eguraldiak su-eten bat eman digu eta eguneko unerik esperotsuenetako batez gozatu ahal izan dugu: igerilekua! Han freskatzeko, jolasteko eta erlaxatzeko aprobetxatu dugu, hain goiz aktiboa izan ondoren.

Bestelako eguna izan da, eta denborari egokitzen jakin dugu, dibertitzeko gogorik galdu gabe. Jarduera bakoitza konpartitzeko, ikasteko eta elkarrekin oroitzapen handiak sortzen jarraitzeko aukera berri bat izan da.

Bihar abentura berriak izango ditugu zain!

Ikusi gehiago
2026-07-26
Axpuru
Laugarren eguna: Ibilaldi eta ezkutaketa

Eguna ohiko dantzatxoarekin hasi dugu, eta ondoren gosari goxo batez gozatu dugu egunari indarrez ekiteko.

Hortzak garbitu ondoren, Axpurura abiatu gara. 30 eta 45 minutuko ibilaldi polit baten ostean, hainbat jolas egin ditugu eta denbora libre apur batez ere gozatzeko aukera izan dugu.

Bazkaldu aurretik, materialarekin jolasteko denbora izan dugu, eta handik gutxira bazkaria iritsi da indarrak berreskuratzeko.

Arratsaldean, Kodea jolasean parte hartu dugu. Bertan, talde bakoitzak aurkarien kodeak asmatzen saiatu behar izan du, haiek gureak aurkitu baino lehen. Ondoren, Monitorearen Bilaketa egin dugu; taldetan banatuta, monitoreak aurkitu behar izan ditugu, pistak jarraituz eta talde-lanean arituz.

Afari goxo baten ondoren, egunari amaiera emateko, Poliziak eta Lapurrak jolasean aritu gara. Ezkutaketak, estrategia eta barre ugari izan dira gaueko protagonistak.

Ikusi gehiago
2026-07-25
Euskal Herria
Hirugarren eguna: Erentxun eta Zalduondo

Eguna ohiko dantzatxoarekin hasi dugu, eta ondoren gosari goxo batez gozatu dugu egunari indarrez ekiteko.

Hortzak garbitu ondoren, goizeko jarduerei hasiera eman diegu. Gaur Zeledon eta Txoflerin pertsonaiak hobeto ezagutzeko dinamika desberdinak egin ditugu, eta, gainera, euskal dantzen erritmoan dantzan aritu gara, primeran pasatuz.

Bazkaldu aurretik denbora libre pixka bat izan dugu lagunekin jolasteko eta atseden hartzeko.

Arratsaldean, elkarrekin Ice Age filma ikusi dugu. Ondoren, basora joan gara Basajaun aurkitzen saiatuz, naturaz gozatu eta abentura berri bat bizitzeko.

Dutxatu eta afaldu ostean, Kuxkuxero izan da gaueko protagonista. Egunari amaiera emateko, Poliziak eta Lapurrak jolasean parte hartu dugu. Lapurrek ahalik eta ondoen ezkutatu behar izan dute, eta poliziek haiek aurkitzea izan dute helburu.

Ikusi gehiago
2026-07-25
Tercer día: Entre brujas y Euskera
Hirugarren eguna: Sorginak eta Euskara

Eguna dantza pixka batekin hasi dugu, eta ondoren gosari goxo batez gozatu dugu egunari indarrez ekiteko.

Hortzak garbitu ondoren, Euskararen Eguneko jarduerei hasiera eman diegu. Goizean zehar aurpegiak margotu ditugu eta euskal dantza tradizionalak ikasi eta dantzatu ditugu. Goiza amaitzeko, basora joan gara jolastera eta Basajaun aurkitzen saiatuz abentura polit bat bizi izan dugu.

Bazkaldu aurretik denbora libre pixka bat izan dugu lagunekin egoteko eta atseden hartzeko.

Arratsaldean, harrapaketa-jolasak eta talde-lana lantzeko hainbat jarduera egin ditugu, besteak beste, Oiloa, Azeria eta Sugea jolasa. Eguraldiak ez digu lagundu, euria egiten hasi baita; horregatik, barrura sartu eta Ice Age filma ikusi dugu elkarrekin.

Dutxatu eta afaldu ondoren, Kuxkuxero izan da gaueko protagonista. Egunari amaiera emateko, Itsasargiaren jolasean aritu gara. Bertan, parte-hartzaileek ahalik eta ondoen ezkutatu behar izan dute, monitoreek aurkitu ez zitzaten.

Ikusi gehiago