Surf Loredon - gaztejarduerak
Breadcrumb
CAB Loredo Surf eu
Surf Loredon (Cantabria)
Eduki publikatzailea

Dibertsioa hasi da!
12.30ak bueltan heldu gara Loredora eta horko begiraleek batu gaituzte. Elkar ezagutzeko joko batzuen ostean, jatera joan gara eta ondoren beste ekintza entretenigarri batzuk egin ditugu arratsaldean zehar.
Afaldu baino arinago, logelak antolatu ditugu eta oheak aukeratu ditugu. Azkenik, afaldu osteko joko bat eta lotara!

Surfeko lehenengo eguna!!
Gosaldu eta gero, surf eskolara joan gara neoprenoak jartzen eta hondartzara. Uretara sartu baino lehenago irakasleek segurtasun arauak eta tablan zutik jartzeko teknika azaldu dizkigute. Behin uretan, ikasitako guztia praktikan jarri dugu eta goiz itzela izan dugu.
Jan ostean, water party bat egin dugu kanpamentu barruan eta hondartzara bueltatu gara baino bat ematen. Gauean espainako partidua ikusi dugu proyektore batean eta ohera joan gara.
