Toledo xarmatua - gaztejarduerak
Breadcrumb
CAB Toledo xarmatua
Toledo xarmatua
Eduki publikatzailea

Gaur udalekuko azken eguna izan dugu. Goizean Toledora joan gara azken erosketak egitera eta bidaia honetako oroigarri batzuk etxera eramateko.
Arratsaldean agur tailer bat egin dugu. Bertan, elkarri mezuak idatzi dizkiogu, bizi izan dugun esperientzia ahaztu ez dezagun eta betiko oroitzapen gisa gorde dezagun.
Afaldu ondoren, agur-festa egin dugu. Barre, dantza eta emozio handien artean, lehen malkoak ere agertu dira, abentura hau amaitzear zegoela ohartu garenean.
Esperientzia zoragarria izan da, eta ziur gaude beti gurekin eramango dugula!

Gaur askotariko jarduerez gozatu dugu. Goizean zehar hiru jarduera desberdinetan ibili gara txandaka: hiri-tirolinan, Museo Sefardian eta El Greco Museoan. Horrela, Toledoko historia eta kultura hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, eta, aldi berean, tirolinan ibiltzearen emozioa ere bizi izan dugu.
Bazkaldu eta aisialdi gidatuaren ondoren, arratsaldea ibilbideetako emanaldien azken entseguak egiten eman dugu.
Askaldu eta igerilekuan azken bainu bat hartu ondoren, dutxatu eta emanaldietarako prestatu gara. Lehenengo, txikiek San Servando gazteluan egin dute euren emanaldia; eta denok elkarrekin afaldu ondoren, nagusion txanda izan da. Guk Toledoko alde zaharreko kaleetan egin dugu gure emanaldia.
Egun oso berezia izan da, eta azken egunotan egindako ahalegin guztiak merezi izan du!

Gaurko eguna astelehenaren berdina izan da, baina alderantziz txikientzat eta nagusientzat. Gaurkoan, nagusiak izan dira Castilla-La Mancha Mediako telebista-estudioak bisitatzeko aukera izan dutenak.
Bazkal ordurako iritsi gara, eta arratsaldean, aisialdi gidatuaren ondoren, ibilbideetako emanaldiak entseatzen jarraitu dugu, gainera, gaur, arropak ere perstatu ditugu emanaldietarako.
Egunari amaiera emateko, "Rommel eta Montgomery" gaubela egin dugu. Estrategiazko gaubela entretenigarri bat.

Gaur udalekuko egunik esperoenetako bat izan da: Madrilgo Atrakzio Parkera joan gara! Goizeko lehen ordutik bertatik ilusio handiz geunden atrakzioez gozatzeko.
Hala ere, arratsalde erdian udako ekaitz handi batek ezustean harrapatu gaitu. Euria gogor hasi da, eta pare bat orduz aterpean egon behar izan dugu ekaitza igaro arte. Denbora hori atseden hartzeko, hitz egiteko eta barre batzuk egiteko aprobetxatu dugu, eguraldia hobetuko zain.
Zorionez, eguna galdutzat ematen hasiak ginenean, euriak atertu du. Autobusera itzuli aurreko azken 30 minutuetan atrakzio batzuetara berriro igotzeko aukera izan dugu, eta bisita irribarrez amaitu dugu, ekaitzak utzitako zapore gazi-gozoa alde batera utzita.

Gaur eguna jarduera desberdinekin hasi dugu txikientzat eta nagusientzat. Txikiek Castilla-La Mancha Mediako telebista-estudioak bisitatzeko aukera izan dute, eta bertatik bertara ezagutu dute telebista-saio baten funtzionamendua. Bien bitartean, nagusiek musika eta erritmo tailer batean parte hartu dute, eta arku-tiroko jardueran ere euren punteria probatu dute.
Bazkaldu aurretik, beroari aurre egiteko, igerilekuan freskatzeko tartetxo bat izan dugu. Arratsaldean, aisialdi gidatuaren ondoren, ibilbideetako emanaldiak entseatzen jarraitu dugu, eta gero eta forma handiagoa hartzen ari dira.
Egunari amaiera emateko, "Furor" velada egin dugu. Musika, probak eta barreak izan dira protagonista, eta primeran pasatu dugu!

Gaur eguna taldeka antolatutako hainbat jarduerarekin hasi dugu. Goiz osoan zehar Bonba jolasa, Garrulolinpiadak eta bullying-aren aurkako hitzaldia txandakatuz egin ditugu. Hitzaldian, errespetuaren, enpatiaren eta taldekidetasunaren garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu.
Hainbeste jardueraren ondoren, bazkaldu aurretik igerilekura joan gara freskatzera. Bazkalostean eta aisialdi gidatuan denbora pixka bat igaro ondoren, arratsaldean txikiak eta nagusiak banandu gara kanpalekuan egingo ditugun ibilbideak prestatzeko. Batzuek txangoei buruzko azalpen guztiak jaso dituzten bitartean, besteok gure logeletako ateak apaintzeko tailer batean parte hartu dugu, eta oso polit geratu dira.
Arratsaldeari amaiera emateko, askaria jan eta berriro ere igerilekura joan gara. Bertan, gainera, primeran pasatu dugu zumbako saio batekin.
Dutxatu, afaldu eta Ilunabarreko Topaketa egin ondoren, non gazte talde bakoitza bere begiralearekin batzen den eguna komentatzeko, aisialdirako tarte bat izan dugu egunari amaiera emateko oso gaubela berezi batekin: San Vernardoko Piratak! Barre, dibertsio eta talde-lan handiko gaua izan da.
Egunetik egunera gero eta gehiago ezagutzen dugu elkar, eta kanpalekuko giroa gero eta hobea da!

Gaur parte-hartzaile guztiok heldu gara eta, bidaia luzea egin ondoren, elkar ezagutzen hasi gara. Logeletan instalatu gara, taldeak banatu ditugu eta aurkezpen-jolas batzuk egin ditugu izotza apurtzeko. Pixkanaka, hasierako urduritasuna desagertzen joan da, eta lehen laguna taldetxoak eta ondo pasatzeko gogoa agertzen hasi dira. Gainera, bero handia egiten zuenez, igerilekura joan gara.
Gauean, gaueko ekitaldian, futbola ikusi nahi zutenek partida ikusteko aukera izan dute, eta gainerakoekin beste gaubela bat egin dugu. Lotara joan aurretik, udalekuko oinarrizko arauak eta datozen egunetako gure egunerokoa nolakoa izango den azaldu ditugu, denok udalekuaren funtzionamendua ondo ezagutzeko.

