Ur kirolak Zuhatzako uhartean - gaztejarduerak
Breadcrumb
CAB Ur kirolak Zuhatzako uhartean
Ur kirolak Zuhatzako uhartean
Eduki publikatzailea

Gaurkoan tradizioak, kirolak eta askatasunak bat egin dute Zuhatzan.
Goizean goiz, herri kirolak antolatzen dituzten adituen bisita berezia izan dugu uhartean. Kriston
erakustaldia eskaini digute, eta ondoren, Zuhatzako gaztetxo guztiek proba guztiak egiteko aukera
paregabea izan dute. Ez da erronkarik falta izan: 9 proba ezberdin gainditu dituzte, hala nola lokotxak
bildu, harri-jasotzea, soka-tira, giza-proba, txingak... eta benetako txapeldunak direla erakutsi dute.
Arratsaldean, berriz, urak eta mugimenduak hartu dute protagonismoa. Alde batetik, uretako ekintza
bikainez eta vóley partidaz gozatu dugu. Bestetik, pontoi inguruan bainu ederrak hartu eta freskatzeko
tartea izan dugu, eta sormenari eta adierazpen askeari bide emanez, Drag tailerra arrakastatsua ospatu
dugu.
Eguna biribiltzeko gaubela politak izan ditugu. Misterioa eta detektibe lana maite dituztenek Cluedo
bizian murgildu dira; artistarik onenek Got Talent saioan oholtza konkistatu dute; eta denek batera algara
artean barre egiteko "Sardinak latan" jolas dibertigarrian aritu gara.
Egun osoko indar-erakustaldia eta kolorez betetako beste jardunaldi ahaztezinezko bat Zuhatzan!

Gaurkoan mugimendua eta emozioa nagusi izan dira!
Alde batetik, gure 16-17 urteko hiru talde zaharrenak gogotsu abiatu dira Gasteizera egun pasa berezian.
Hiriaren erdigunean eta festen giro ederrean murgilduta, Alde Zaharrean barrena "Ciudadela" jolas eta
yinkana arrakastatsua egin dute. Gainera, denbora librea ere izan dute bertako kulturaz, pintxoetaz eta
jaietako giro paregabeaz askatasunez gozatzeko.
Bitartean, Zuhatzako irlan geratu garenok ez dugu atsedenik hartu. Goizean ur-ekintzetan ibili gara, eta
gure artistarik onenak atera ditugu tote bag poltsak pertsonalizatuz eta graffiti tailer ikusgarri batekin.
Arratsaldean, hausnarketarako eta sormenerako tartea izan dugu Drag eta sexualitate tailerrarekin, eta
ondoren, pontoi inguruan uretan gozatzen eta freskatzen ibili gara.
Baina une batean... sorpresa! Udarako ekaitz izugarria sartu zaigu bat-batean eta kriston txaparrada bota
digu. Eta zer egin dugu? Ba euritan dantzan eta saltaka ibili! Egun ahaztezina bihurtu da.
Eta eguna amaitzeko, gaubela ezin hobeak: batzuk Super Zine batekin gozatzen lasai, eta beste batzuk Got
Talent eta Furor zoragarri batekin ozen abesten eta barre algara artean!
Ez dago zita berdina duen beste lekurik!

Partaide batzuk Gasteizera joan dira, eta bertako kaleak zeharkatu dituzte ginkana dibertigarri bat eginez, hiriko leku historikoenak ezagutzeko. Abenturaren ondoren, denbora librea izan dute Gasteizko jaietako giroan murgiltzeko, bizitzaz, musikaz eta giro bikainaz betetako kaleez gozatuz. Gora Zeledon!
Bitartean, gainerako taldea Zuhatza irla zaintzen geratu da, egun eguzkitsu bikainari etekin handiena ateraz. Batzuek uretako jardueretan freskatu dira; beste batzuk, berriz, sormena airean utzi dute totebag-ak pertsonalizatzeko, txapak diseinatzeko eta etxera eramateko oroigarri pilo bat sortzeko lantegietan parte hartuz.
Abenturazaleenek ere ez dute atsedenik hartu: beren sormema eta talde-lana frogatu dituzte 'Bandera harrapatu' bezalako jolasekin edota “altxorren bila” zirraragarri batekin. Bertan ez dira falta izan barreak, lasterketak eta azken unerarteko zirrarak.
Dibertsioz eta gogoratzeko momentuz beteriko eguna izan da gaurkoa, bai irlaren barruan bai kanpoan ere. Bihar abentura berriak ditugu zain!

Gaurkoan Kulturartekotasunaren Eguna ospatu dugu Zuhatzan, aniztasunez eta magiaz betetako eguna!
Goizean goizetik sorpresatxo bat genuen gorde gordean... eta euskal mitologiako pertsonaiak gure
uhartera hurbildu baitira. Idazkaritza taldeak antzerki bikain bat prestatu du: Mari eta Sorginak uretatik
heldu dira, eta ur ertzean Akerbeltz, Basajaun, Lamia eta Galtzagorri zituzten zain. Hitzaldi polit eta
hunkigarri baten ondoren, gaztetxoei eta erkidego ezberdinei gonbidapena luzatu diegu euren tradizio,
kultura eta jatorriak gurekin banatzeko. Goiz osoa izan dute euren kulturaren inguruko ikuskizuna
prestatzeko eta elkarren artean aberasteko.
Arratsaldean berriz, jaiak eztanda egin du! Elkarren aurkezpenak eta ikuskizun politak ikusi ondoren,
txokolatada zoragarri bat izan dugu indarrak hartzeko, eta jarraian... diskofesta! Dantzatu, saltatu eta asko
disfrutatu dugu denok batera.
Ondoren, dutxa gozo bat hartu, afaldu eta gaubela biziekin amaitu dugu eguna: talde batzuk Asalto al
Capitolio eta Estratego jolas estrategikoetan aritu dira, beste batzuk Code misterioan eta azkenik, saltseoz
betetako Furor dibertigarrian ahotsa utzi dugu berriro ere!
Kultura ezberdinek bat egiten dutenean, Zuhatza oraindik eta magikoagoa bilakatzen da!

Gaur eguna xirimiri apur batekin hasi dugu, beroz kargatutako hodeiekin batera. Honek ordea ez du
gelditu irlako martxa eta indarrez beterik hartu ditugu ekintzak, denetarik egiteko aukera izan dugu!
Alde batetik, kirol txapelketa biziekin aritu gara baseballpie eta boleibolean jokatuz. Ur ekintzak ere izan
ditugu, berezikin ederto pasa dute surf egiten barre algarez beteta.
Beste aldetik, sormenak ere bere lekua izan du gaurkoan. Txikietan zein handietan, artista bikainak azaldu
dira txapak egiten eta tottebag poltsatxoak pertsonalizatzen. Horrez gain, zeinen ondo pasatu dugun Drag
tailerrean, eta zein ritmo erakutsi duten denek Hip-Hop tailerrean!
Eguna borobiltzeko, abentura eta misterioa ez dira falta izan: Asterix eta Obelixen aritu gara pertsonaia
mitiko hauen munduan murgilduz, eta talde lanean topea emanez yinkana erronka ezberdinak gainditu
ditugu.
Eguna amaitzeko, gaubela dibertigarriak izan ditugu. Talde batzuk estrategian eta abiaduran aritu dira
Estratego jolas ezagunarekin, beste batzuk erritmoa eta kantak asmatzen aritu dira musika kutxarekin, eta
azkenik, lehiakortasuna eta festa eztanda egin dute Furor gaubelarekin.
Barrez, mugimenduz eta sormenez betetako beste egun paregabe bat!

Gaurkoan islako helduenei tokatu zaie Gipuzkoako hirira bisitan joatea, hori dela eta goiz hasi dute eguna.
Gogotsu zeuden gaztetxoak eta eguraldi ezinhobeak lagunduta Donostian egun zoragarria pasatu dute.
Kontxako hondartzan egonaldia asko disfrutatu dute, bañuto frexko batekin, ondoren portutik igarota
Urgulera igo dira bista ezinhobeekin bazkaltzera. Denbora librea ere izan dute beraien kabuz gozatzeko,
helatu, pintxo, frexkagarri...bat hartuz.
Irlatik gelditu diren beste 2 taldeak ez dute denbora galdu! Uretako ekintzak izan dituzte goizaldean,
arraunean gogotsu aritu dira, baita piraguan ere. Horrez gain irlari buelta eman diote, frogatxo fisiko
batzuk pasatuz.
Bazkalorduan, Gasteizeko festen hasiera kontuan harturik monitoreak mozorroturik eta anbiete ederra
sorturik txupinazoa bota dute, honela zuhatzako festei hasiera eman diote.
Arratsaldean pertsonekin osatutako xake erraldoian jolastu dute, katxondeo ederra izan dute. Ondoren,
taldeetako bat lakura hurbildu da eta uretan jolas batzuk egin dituzte, besteek tottebag poltsatxoak pintatu eta pertsonalizatu dituzte, artista ederrak dira!
Eguna amaitzeko gaubelak; batzuk zeru garbia aprobetxatuz izarren azpian, musika lasaia jarri eta masaje
tailerra egin dute. Gainontzekoak, musika kutxa, Romen Mongoberi eta Furor izan dute.
Egun paregabea izan dugu gaur!

Gaur irteera izan dugu! Partaide gazteenen taldeek goizean goiz hartu dute Donostira bidea. Heltzerakoan Kontxa hondartzan bainutxo bat hartu dute eta eguzkitan etzanda egon ondoren Urgull menditxora igo dira bista paregabeekin bokata jateko.
Ondoren bulebarreko kioskora abiatu dira denbora libreaz gozatzeko erdiguneko dendatxoak arakatzen, izozki bat dastatzen edo alde zaharreko lekutxoak ezagutzen.
Taldearen beste erdiari irla zaintzea egokitu zaio. Goizean kluedo jolasean aritu dira pailazoaren familia zeinek hil duen topatu nahian. Beste taldetxo batek arraindegi jolasa burutu du arrainez mozorratutako hezitzaileak arrantzatu nahian.
Gauean batzuk izarrak ikustera joan dira eta masajetxoak eman dizkiote elkarri lasai ohera sartu ahal izateko. Beste batzuk ordea barre algarak bota dituzte Furor-Furor jolasean.

Gaur, Abuztuak 2, oso gogotsu hasi dugu eguna, izan ere ur ekintzei hasiera eman diogu; pedalo,
piragua, windsurf, remo...izan dira besteak beste gauzatu dituzten ekintzak. Zoragarri pasatu dute!
Gainera eguraldiak asko lagundu digu.
Gaztetxoek asamblea momentua izan dute kanpetan, udalekuetan zehar izango duten programazioa
beraien modura antolatzeko. Bertan jolas, ekintza, tailer...zoragarriak proposatu dituzte eta ilusio
askorekin daude hauek egiteko.
Bestalde, irlari buelta emateko aukera ere izan dute. Naturataz asko gozatzeaz gain, kirola ere egin
duten, izan ere bidean zehar proba fisikoak daude eta gogotsu egin dituzte!
Arratsaldean lasai egoteko aukera izan dugu. Beroak gogor jo digu eta irlako zelaian egon gara, bañu
frexkoak hartuz eta elkar apur bat gehiago ezagutuz. Honez gain talde batzuk banderaren jolasa gauzatu
dute, dibertigarria izan da eta disfrutatu dute.
Gauean, gaubela ezberdiñak izan ditugu; sardiñak latan, txiribito, zurrupalurra eta musika banda
galduaren billa. Gaztetxoak beraien artean gero eta konfidantza gehiago dute beraz momentu politak
igarotzen ari dira.
Gaurkoa, egun polita izan da, gaztetxoak nekatuta amaitu dute, beraz biharko pilak kargatzera.

Goizean goiz irlan zehar giro berezia nabaritzen genuen 2026ko trukaketen programari hasiera emateko.
Iristen lehenak Araba eta Nafarroa izan dira eta Errioxa eta Kantabriak zeharkatu dute urtegia ondoren.
Zuhaitzen azpian taldeka elkartu gara eta lagunak identifikatu ondoren Aragoi eta Gaztela Leonek energiaz beteta hartu dute txalupa guregana hurbiltzeko.
Kanpamenduetara igo ahal izan gara gure gauzak etxoletan sartu ahal izateko eta bazkaltzera joan garenean Madrilgo partaideak batu zaizkigu. Askarian azkenik Extremadura, Galizia eta Gaztela Mantxako partaideak bertaratu dira.
Gauean jolas txiki bat egin dugu leher eginda geunden eta biharko energiaz bete nahi izan dugu eguna topera disfrutatzeko.
