Actividades de verano para jóvenes entre 7 y 17 años.
Programas de actividades para centros escolares, destinados a alumnos y alumnas de educación primaria
Gaurkoan, padel tailer bat burutu dugu goizez, gero, bazkaldu baino lehen lidup-a amaitu dugu (biharkoan ikusiko dugu guztion artean). Arratsaldez, lakura jaitsi gara eta bertan ur jolasak burutu ditugu (padelsurf eta snorkel besteen artean).
Gaurkoan, Parque de cuerdas de Vigo de Sanabriara joan gara, bertan umeak zuhaitzen baitan zeuden plataforma batzuetan (ibilbidea, alegia) jardun dira, arratsaldez, zaldiekin ibilbide bat egitera joan gara.
Goizez Puebla de Sanabria bisitatzera joan gara, bertan herria ezagutzeko bi jolaz burutu ditugu. Arratsaldez, Otso Iberikoaren zentrora hurbildu gara, bertan otso iberikoaren inguruko informazioa eskaini digute, otsoak ikusi ez ezik.
Gaurkoan hainbat kirol ezberdin burutu ditugu, geroago azken eguneko bideoa prestatzen hasi gara (taldeka). Arratsaldez, tailer bat bideraru dugu.
Gaurkoan Sanabriako lakura aldera mugitu gara, bertan ur ekintzak burutu ditugu, besteak beste, padelsurf, kayak eta bestelakoak. Arratsaldean lakuan bertan zeuden hainbat ondartza artifizialetara hurbildu gara.
Gaurkoan zaldiekin ibilbide bat burutu dugu (goizez) baina eguraldia zela eta zailtasunak izan ditugu, izan ere, trumoiek eta tximistek zaldiak isutzen zituzten! Arratsaldean jolasez beteriko ekintzak burutu ditugu.
Goizean zehar, BTT, Quads eta Paintball bezalako ekintzak burutu izan ditugu. Arratsaldean, ordez, kuxkuxeroa prestatzeko tailertxo bat burutu dugu, igerilekura joan eta gero.
Igerilekura joan eta ondorengoko azkaria